Sorne Rubio Arano
Sorne Rubio Arano | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Mundaka, 1971ko martxoaren 14a (53 urte) | ||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | irakaslea eta politikaria | ||
Sorne Rubio Arano (Mundaka, Bizkaia, 1972) irakaslea eta politikaria da.
2023ko ekainaren 17an Mundakako alkate bilakatu zen 2023ko udal hauteskundeetan, Euskal Herria Bildu koalizioaren hautagaitza gailentzearen ondorioz eta Herri Plataformaren babesarekin.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sorne Rubio Aranok Ingeniaritza Informatikako ikasketak egin zituen Deustuko Unibertsitatean, baina berari beti gustatu zitzaion irakaskuntzaren arloa. Aukera agertu zitzaion eta 25 urte baino gehiago daramatza Batxilergo eta Bigarren Hezkuntzako irakasle lanetan hainbat ikastetxetan.[2]
2022ko abenduaren 22an EH Bildu Mundakak alkatetzarako hautagaia Sorne Rubio Arano izango zela eman zuen ezagutzera.[2]
2023ko ekainaren 17an EH Bilduk lortu zuen alkatetza, 44 urtean lehen aldiz, herri plataformaren babesari esker. Sorne Rubio Mundakako EH Bilduren hautagaia izendatu zuten alkate, Mikel Bilbao EAJko alkate ohiak gidatutako plataformak hura babestuta. Duela lau urte, Mikel Bilbaok Mundakako Udaleko aginte-makila lortu zuen EAJren hautagai gisa, baina alderdiarekin izandako desadostasunengatik zentsura-mozioa aurkeztu zioten, eta 2021eko urrian kargugabetu egin zuten. 2023an bere talde independenteak EH Bilduko hautagai babestu zuen.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Hego Euskal Herriko alkatetzen mapa, herriz herri eta alderdiz alderdi» EITB 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2023-07-06).
- ↑ a b «Sorne Rubio Arano izango da Mundakako alkatetzarako EH Bilduren hautagaia» ehbildu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).
- ↑ «Gasteiz eta Iruñea ezin izan ditu lortu EH Bilduk baina Tolosa, Arrasate eta Andoain berreskuratu ditu» EITB 2023-06-17 (Noiz kontsultatua: 2023-07-06).